Lehia gogorra izan zuten atzo Jon Zabala entrenatzailearen mutilek. Lehen zatian 2-0 jarri ziren aurretik markagailuan etxekoak, eta hala bukatu zen lehen zatia. Bigarren zatian berriz, Ataundarrak estutzen hasi ziren, eta 3-2 jarri zen markagailua. Presio handikoa izan zen bigarren zatia eta amaiera arte 3-2 jarraitu zuen partiduak; kanpokoak hobeto, etxekoak baino.
Partiduaren azken minutuetan erabaki zen partidua. Izan ere, lau minuturen bueltan sartu zituen Mondratek azken bi golak. Hala, 5-2 amaitu zen partidua.
Harmailak bete-beteta zeuden, eta zaletuek emandako animoak lagungarri izan zituzten etxekoek partidua irabazteko. Garaipen honekin 16 partidu irabazi dituzte jarraian, eta lortu dute Gipuzkoako 1.mailara igotzeko txartela. Igoeraz disfrutatzeko, Mondratek, Iurre Tabernaren aurka jokatuko du finala. Ligako onena zein den demostratzeko partidua izango da, eta biek mailaz igotzeko saria lortuta, ikusteko moduko partidua izango da.