Aloña Mendik 1-2 galdu eta Arrasatek 1-2 irabazi pilotako Herriartekoan

Julen Iriondo 2015ko mai. 9a, 18:22

Oñatiarrek kadete mailako partidua irabazi zuten Zubikoan, Bidania-Goiatzen aurka. Arrasatek, berriz, Andoainen jokatu zuen, eta kadete eta gazte mailetakoak irabazi zituen.

Zubikoako frontoian, Biain eta Gartzia pilotari kadete oñatiarrek 22-2 irabazi zuten euren partidua. Ez zen partidurik izan. Gauza bera gertatu zen gazte mailakoan, baina beste aldera. Kanpokoek 1 eta 22 irabazi zieten Aramendia-Txintxurretari. Senior mailan, ostera, 11-22 irabazi zuen Bidania-Goiatzek. 8nako berdinketara arte parean egon ziren gauzak, baina gero amore eman behar izan zuten Uriartek eta Azkaratek –azken honek arazo fisikoak izan zituen–.

Zail izango du Aloña Mendik kanporaketa gainditzea, tanto alde garrantzitsua baitu Bidania-Goiatzek. Dena dela, Aloña Mendiko Pilota saileko arduradunak gustura, 16 urtez Herriartekoan parte hartu gabe egon ostean berriz ere hor egotearren, eta, batez ere, 300 lagun batu zirelako Zubikoako frontoian.

Arrasatek irabazi

Arrasatek, ostera, 1-2 irabazi zuen Andoainen. Kadeteetan 4-22 nagusi, gazte mailan 16-22, eta seniorretan 22-16 galtzaile. Ikusi egin behar, itzulerakoan, Uarkapen, zer gertatzen den.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak