Natra Oñati ez da igo, Izarraitz Aloña Mendik urratsa bide onean

Julen Iriondo 2015ko mai. 10a, 18:21

Saskibaloian, 67-65 galdu zuen zapatuan Natra Oñatik Ibaizabalen kontra, eta Donostiako lauko finaleko azken partidua jokatzeko eta, ondorioz, igotzeko aukerarik gabe geratu zen; eskubaloian, ostera, Izarraitz Aloña Mendik igoera faseko liderrari irabazi zion Zubikoan 24-22, eta datorren denboraldian maila bat gorago egoteko borroka betean jarraitzen du.

Natra Oñatik oso ongi jokatu zituen partiduko aurreneko 25 minutuak. Defentsako lan onean oinarrituta, atsedenaldira 12 puntuko errentarekin iritsi ziren, 35-23. Hirugarren laurdenaren amaieran, baina, hiru hiruko jarraian sartu zituzten bizkaitarrek. Markagailua estutu, eta partiduko azken minutuak jokatzen hobeto asmatu zuten Ibaizabalkoek Natra Oñatikoek baino. Oñatiarrek maila igoera lortzeko ilusioa zuten, baina azkenean Ibaizabalek lortu du, hain justu, hori, gaurko finalean Askatuak nagusitasunez menderatuta.

Eskubaloian, gauzak hobeto

Bestalde, Euskadiko Txapelketarako igoera faseko hirugarren jardunaldiko partidua jokatu zuen zapatuan Izarraitz Aloña Mendik Usurbil liderraren kontra. Rafa Zuluetaren mutilek 24-22 irabazi zuten, eta maila igoera lortzeko borrokan jarraitzen dute, ondorioz. Hirugarren dira sailkapenean, orain bigarren den Usurbilekin berdinduta, eta bost puntu dituen Tolosa lider berriarengandik puntu bakarrera. Datorren astean, oñatiarrek baino puntu bat gutxiago duen Barakaldo dator Zubikoara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak