Partaidetza handiko txapelketa izan zen eta giro ederra izan zen bertan. Gainera, Nacho Sanchez, Iker Arroita, Dani Fuentes bezalako eskalatzaile handiak izan ziren besteak beste posterrak sinatzen eta ikuskizuna eskaintzen. Trango World eta Red Bull etxeek antolatutako eskalada txapelketa honen lehen sailkatze fasea izan da Aretxabaletakoa, hurrengoa berriz, Madrilen jokatuko da hilaren 16an eta ostean, Bartzelonan hilaren 30ean.