Kolpe gogorra izan zen bergararrentzako, oso haserre amaitu zuten epailearekin, eta benetan zail dute mailari eustea; liga bukatzeko bi jardunaldiren faltan azkenaurreko dira sailkapenean.
Aretxabaletarentzat ere ez da ona puntua; Aurrera liderrak Azkoagainen Aloñaren kontra egiten duenaren arabera, lehenengo postua eskuratzeko aukerarik gabe gera daiteke UDA. Bigarren postua ziurra du.