ALBISTEAK

Candy-Hooverreko langileak enpresaren jarrerarekin "engainatuta"

Maialen Torres 2014ko urriaren 30a

Egun erabakigarria izan da gaurkoa Bergarako Candy-Hoover enpresako langileentzat. Roberto Roncalli Candy-Hoover taldeko giza baliabideetako zuzendariaren bisita izan dute lantokian, eta enpresa batzordearekin bildu ostean baieztatu dute ofizialki lantegiaren itxiera.

Goizean, susmoak oraindik susmo baino ez zirenean, langileak kezkatuta eta haserre agertu dira, Candy-ren aurrean egindako elkarretaratzean. Enpresakren jarreraren ondorioz "engainatuta" sentitu direla azaldu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak