2023 abe 22 Arrasate
JAIAKSantamas eguna hutsik egin ezin den hitzordua izaten da arrasatear eta inguruetako lagun askorentzat, eta horrelakoa izan da aurtengoa ere. Fruta eta barazki azoka, ganadua, artisauak, herri kirolak...ez da zer eginik falta izan. Musikariek eta dantzariek ere herriko kaleak alaitu dituzte, eta, noski, urtero legez, Txerri dantzak plaza egin bete du.