Santamas ospakizunetako goizeko kaleko giroan murgildu da gaur, egubakoitza, Arrasate Irratiko Zaku bete kontu saioa. Santamas Komisioko kide Ander Zeziagarekin ekin diote irratsaioari eta garai bateko Santamas jaietako ospkizunetako kontakizuna egin du Josemari Velez de Mendizabalek Hala dio argazkiak podcastaren kapitulu berrian, segidan. Horrez gainera, agenda hitzordu proposamenak eta Jose Landaren eguraldi iragarpena entzungai, urteko azken Zaku bete kontu saioan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.