Santamasetako protagonista iritsi da

Mirari Altube Arrese 2023ko abe. 22a, 11:04

Bibi txerria Seber Altube plazara iritsi da eta horrek hasiera eman dio Santamas jaiari. Ikusmin handia eragin du, beste behin, eta arrasatear asko hurbildu da gertutik ezagutzeko 200 kilo inguru dituen txerri beltza eta argazkiak ateratzeko horri.

Eguna triste iratzartu bada ere eguraldiari dagokionez, antolatutako ekitaldiek berotuko dute hori.

Hona hemen eguneko egitaraua:

  • 09:00 Etxafleroen jaurtiketa.
  • 09:30 Udalaxpe txistulari taldearekin diana, herriko kaleetan zehar.
  • 10:00: Bibi txerriaren aurkezpena, Portaloian.
  • 10:00 Ganadu feria, Jose Mª Arizmendiarrieta plazan.
  • 10:00 Fruta, barazki eta herriko saltokien azoka, Seber Altube Plazan.
  • 10:00 Euskal Herriko produktu gastronomikoen salmenta, Biteri plazan.
  • 10:00 Taloen salmenta, Herriko Plazan.
  • 10:30 Artisau langintzen jarduera feria, Jokin Zaitegi Plazan eta Biteri Etorbidean.
  • 11:00 eta 13:00 Artile mozketa erakustaldia Mikel Velascoren eskutik, Jose Mª Arizmendiarrieta plazan.
  • 11:00-14:00 eta 18:00-20:00 Belenen erakustaldia, San Frantzisko elizan. Urtarrilaren 6ra arte egongo da zabalik. Abenduaren 23tik aurrera ordutegi honekin: 18:00-20:30. Abenduaren 24, 25, 31 eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da. Antolatzailea: Izartsua Arrasateko Belenzaleen elkartea.
  • 11:00 Txalboka (Ttakun txalaparta elkartea eta herriko albokalariak) kalejira, Portaloitik hasita eta herriko kaleetan zehar.
  • 11:30 Herriko kaleetan zehar, kalejira: Arrostaitz eta Lore Gazteak dantza taldeak,  Arrasateko trikitilariak, Udalaxpe txistulari taldea eta Arrasateko gaiteroak.
  • 11:30 Iturengo Joaldunak, herriko kaleetan zehar.
  • 11:30 Incansables txaranga, herriko kaleetan zehar.
  • 11:30 Arrasateko trikitilarien saioa, Herriko Plazan.
  • 12:00 Zaldi-ferratze erakustaldia Jose Mª Arizmendiarrieta plazan.
  • 12:10 Lore Gazteak dantza taldearen saioa, Herriko Plazan.
  • 12:30 Zaldibar frontoian, herri kirolak: Euskal pentathloi desafioa bi bikote mixtoren artean. Parte hartzaileak: Karmele Gisasola eta Xabier Zaldua vs Julen Kañamares eta Uxue Ansorregi. Probak: harrijasotzea, aizkora, txingak, korrika eta giza proba.
  • 12:50 Arrostaitz dantza taldearen saioa, Herriko Plazan.
  • 13:00 Fruta, barazki eta herriko saltoki bozkatuenari saria ematea, Seber Altube plazan.
  • 13:30 Txalboka (Ttakun txalaparta elkartea eta herriko albokalariak), Herriko Plazan.
  • 13:45 Txerri Dantza herrikoia, Herriko Plazan.
  • 14:45 Herri bazkaria, Musakolako kiroldegian. Doako autobus zerbitzua egongo da 14:00-14:45 Maalako biribilgunetik joateko, eta 17:30-19:00 Musakolatik itzultzeko. Bazkalostean, AZ Gaubelaken eskutik dantzaldia.
  • 17:30: Uarkape Udal pilotalekuan Profesional mailako pilota partidak. Eskuz binakako txapelketa. Ezkurdia - Tolosa vs Artola - Imaz. Sarrerak: aurrez 20 euro; lehiatilan 25 euro. Sarrerak salgai: Monte Taberna eta Buenuena Taberna.
  • 19:00: Batzen dantza herrikoia, Arbolapetatik, Seber Altube eta Herriko Plazaraino.
  • 19:30 Txerri Dantza herrikoia, Herriko Plazan.
  • 19:30 Larrain Dantza herrikoia, Arrasateko gaiteroen eta Garinbanden musikarekin, Herriko Plazan.
  • 20:00  Txerri zozketa, Herriko Plazan.
  • 20:00 eta 23:00: Dantzaldia Mugi Pandero taldearekin, Herriko Plazan.
  • 23:00 Mondongo DJaren emanaldia, Gaztetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak