Santamasetako egitaraua prest dago jaiei ekiteko

Mirari Altube Arrese 2023ko abe. 7a, 07:14

Arrostaitz dantza taldeko, Arrasateko Udaleko eta Santamas Komisiñoko kideak. (Argazkia: Santamas Komisiñoa)

Santamas Komisiñuak, Arrasateko hainbat kultur taldek eta Udalak bat egin dute beste urte batez Santamasetako egitaraua prestatzeko. Bibi txerria izango da aurtengo protagonista, urtero arrakasta duten ekitaldiekin batera.

Iban Galan (Arrasate, 1985) artistak egindako irudiak iragarriko ditu aurtengo Santamasak, euskal jai giroa erakusten du horrek.

Hona hemen egitaraua:

Abenduak 16, zapatua
  • 11:30-13:30 Jostailu truke azoka, Txatxilipurdi elkartearen eskutik, Biteri plazan.
  • 10:30-14:00 eta 17:00-20:00 Gabonetako artisautza azoka Eskuartean Artisau Kolektiboaren eskutik, Seber Altube plazan.
  • 11:00-12:00 Pandero tailerra, Kulturolan. Herritar guztiei zabaldua, adin guztietakoei. Izenematea: arrasatetrikitixaeskola@gmail.com helbidean.
  • 12:00 Artzai txakur erakustaldia, GIATE Gipuzkoako Artzain Txakur Elkartearekin lankidetzan eta Jose Ramon Garcia artzainak gidatuta, Kondekuan.
  • 13:00 Lore Gazteak eta Txikitxu-Arrostaitz taldeen eskutik umeen dantza erakustaldia Herriko Plazan. Ostean, Olentzeroren gutun banaketa Basajaunekin. Euria bada, Kulturolako aterpean.
  • 18:00 Udalatx, ura eta atxadokumentalaren proiekzioa, euskaraz, Amaia Antzokian.
  • 19:00: Udalatx, ura eta atxadokumentalaren proiekzioa, euskaraz, gaztelerazko azpitituluekin, Amaia Antzokian.
Abenduak 17, domeka
  • 9:30 Padel Txapelketatako finalak, Musakolako kiroldegian.
  • 10:30-14:00 Gabonetako artisautza azoka, Eskuartean Artisau Kolektiboaren eskutik, Seber Altube plazan.
  • 11:00  Eko Makilajea tailerra, Ekoudalatxen eskutik, Seber Altubeko karpan. Izen ematea: 688 85 92 28 telefonoan Whatsapp bidez.
  • 11:00: Haurren Santamas krosa, herriko kaleetan zehar.
  • 12:30: Kuadrillen arteko Santamas krosa, herriko kaleetan zehar.
  • 13:00 Arrasate Musikaleko orkestra sinfonikoaren eskutik Ametsak Betetzen kontzertua, Uarkape pilotalekuan.
Abenduak 21, eguena
  • 18:00: Dantza ikuskizuna, Herrixa Dantzan taldearen eskutik, Biteri plazan.
  • 18:30: Etxafleroen jaurtiketa.
  • 18:30 Arrasateko Erraldoi eta Kilikien konpartsaren kalejira, Biteri plazan hasita.
  • 19:00 Bibi txerriaren aurkezpena, Herriko Plazan.
  • 19:00 Kantu Jira, Portaloi elkartearen eskutik, Portaloitik hasita eta herriko kaleetan zehar. Parte-hartze irekia.
  • 19:30 Bertso saioa, Amaia antzokian. Bertsolariak: Ane Zuazubiskar, Aitor Mendiluze, Miren Artetxe eta Oihana Bartra. Gai-jartzaileak: Olatz Zuazubiskar eta Maria Oses. AEDk antolatuta.
  • 22:00 Zezen suzkoa, Herriko Plazan.
  • 22:00 Arene 6 eta Larru Beltzak taldeen kontzertuak, Gaztetxean.
Abenduak 22, egubakoitza
  • 9:00 Etxafleroen jaurtiketa.
  • 9:30 Udalaxpe txistulari taldearekin diana, herriko kaleetan zehar.
  • 10:00: Bibi txerriaren aurkezpena, Portaloian.
  • 10:00 Ganadu feria, Jose Mª Arizmendiarrieta plazan.
  • 10:00 Fruta, barazki eta herriko saltokien azoka, Seber Altube Plazan.
  • 10:00 Euskal Herriko produktu gastronomikoen salmenta, Biteri plazan.
  • 10:00 Taloen salmenta, Herriko Plazan.
  • 10:30 Artisau langintzen jarduera feria, Jokin Zaitegi Plazan eta Biteri Etorbidean.
  • 11:00 eta 13:00 Artile mozketa erakustaldia Mikel Velascoren eskutik, Jose Mª Arizmendiarrieta plazan.
  • 11:00-14:00 eta 18:00-20:00 Belenen erakustaldia, San Frantzisko elizan. Urtarrilaren 6ra arte egongo da zabalik. Abenduaren 23tik aurrera ordutegi honekin: 18:00-20:30. Abenduaren 24, 25, 31 eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da. Antolatzailea: Izartsua Arrasateko Belenzaleen elkartea.
  • 11:00 Txalboka (Ttakun txalaparta elkartea eta herriko albokalariak) kalejira, Portaloitik hasita eta herriko kaleetan zehar.
  • 11:30 Herriko kaleetan zehar, kalejira: Arrostaitz eta Lore Gazteak dantza taldeak,  Arrasateko trikitilariak, Udalaxpe txistulari taldea eta Arrasateko gaiteroak.
  • 11:30 Iturengo Joaldunak, herriko kaleetan zehar.
  • 11:30 Incansables txaranga, herriko kaleetan zehar.
  • 11:30 Arrasateko trikitilarien saioa, Herriko Plazan.
  • 12:00 Zaldi-ferratze erakustaldia Jose Mª Arizmendiarrieta plazan.
  • 12:10 Lore Gazteak dantza taldearen saioa, Herriko Plazan.
  • 12:30 Zaldibar frontoian, herri kirolak: Euskal pentathloi desafioa bi bikote mixtoren artean. Parte hartzaileak: Karmele Gisasola eta Xabier Zaldua vs Julen Kañamares eta Uxue Ansorregi. Probak: harrijasotzea, aizkora, txingak, korrika eta giza proba.
  • 12:50 Arrostaitz dantza taldearen saioa, Herriko Plazan.
  • 13:00 Fruta, barazki eta herriko saltoki bozkatuenari saria ematea, Seber Altube plazan.
  • 13:30 Txalboka (Ttakun txalaparta elkartea eta herriko albokalariak), Herriko Plazan.
  • 13:45 Txerri Dantza herrikoia, Herriko Plazan.
  • 14:45 Herri bazkaria, Musakolako kiroldegian. Doako autobus zerbitzua egongo da 14:00-14:45 Maalako biribilgunetik joateko, eta 17:30-19:00 Musakolatik itzultzeko. Bazkalostean, AZ Gaubelaken eskutik dantzaldia.
  • 17:30: Uarkape Udal pilotalekuan Profesional mailako pilota partidak. Eskuz binakako txapelketa. Ezkurdia - Tolosa vs Artola - Imaz. Sarrerak: aurrez 20 euro; lehiatilan 25 euro. Sarrerak salgai: Monte Taberna eta Buenuena Taberna.
  • 19:00: Batzen dantza herrikoia, Arbolapetatik, Seber Altube eta Herriko Plazaraino.
  • 19:30 Txerri Dantza herrikoia, Herriko Plazan.
  • 19:30 Larrain Dantza herrikoia, Arrasateko gaiteroen eta Garinbanden musikarekin, Herriko Plazan.
  • 20:00  Txerri zozketa, Herriko Plazan.
  • 20:00 eta 23:00: Dantzaldia Mugi Pandero taldearekin, Herriko Plazan.
  • 23:00 DJ MONDONGOren emanaldia, Gaztetxean.
Abenduak 23, zapatua
  • 10:30-14:00 eta 17:00-20:00 Gabonetako artisautza azoka, Eskuartean Artisau Kolektiboaren eskutik, Seber Altube plazan.
  • 11:00 Estanpazioa oihalean tailerra, Joana Manzisidorren eskutik, Seber Altubeko karpan. Izen ematea egunean bertan. Txandakako saioak, 5 pertsonako txandak.
  • 17:30 Apaxi eta Euskal Mitologiaren magia ipuin kontaketa Gorka Olazabalen eskutik, Kulturateko Areto Nagusian.
  • 17:30 Estanpazioa Oinarri ezberdinetan tailerra, MIAU estudioaken eskutik, : Seber Altubeko karpan. Izen ematea: 688 85 92 28 telefonoan Whatsapp bidez.
  • 19:30 Tu Tum Platz ikuskizuna, Jon Plazaolaren bakarrizketa, Amaia antzokian.
Abenduak 24, domeka
  • 10:30-14:00 Gabonetako artisautza azoka Eskuartean Artisau Kolektiboaren eskutik, : Seber Altube Plazan.
  • 11:20 Txoronpiak, Txoronpiok eta Basajaunek Olentzeroren gutunak jasoko dituzte Munar, Uribe Auzoa, San Andres, Aprendices Plaza, Zigarrola eta Santa Teresa auzoetan.
  • 13:30 Txoronpiak, Txoronpiok eta Basajaunek Olentzeroren gutunak jasoko dituzte, Herriko Plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Kulturolan.
  • 18:00Olentzeroren etorrera, Monterronen. Ibilbidea; Arbolapeta, Zurgin Kantoi, Kanpatorpea, Garibai Etorbidea, Biteri Plaza, Portaloia eta Herriko Plaza.
  • 19:00 Olentzeroren agurra, Herriko Plazan.
  • 19:00 Goikobalu abesbatzaren Gabonetako kantaldia, herriko kaleetan.
Abenduak 31, domeka
  • 13:00 Arrasate Musikaleko Bandaren kontzertua, Amaia antzokian.
  • 18:30 Txorbela Otxotearen emanaldia, herriko kaleetan zehar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak