Arbolapetan jarriko duten gunean indarkeria sexistan eta autodefentsa feministan adituak diren emakumeak egongo dira, "emakumeak* eta neskak* zein LGTBI+fobia pairatu dezaketen pertsonen askotariko erasoen gaineko bizipenak eta iritziak jasotzeko prest" egongo direnak. Horrekin batera, indarkeriari aurre egiteko bitartekoen inguruko informazioa eta laguntza eskainiko dira.
Bestalde, eraso matxisten aurrean arreta eta esku hartzerako puntua ere egongo da Gazte Bulegoan, 00:00etatik 08:00etara. "Arreta puntuak helburu du jaietan gertatzen diren edozein intentsitateko eraso matxisten aurrean, erasoa jasan duenari aurrez aurreko nahiz telefono bidezko arreta emozionala zein bide-laguntza eskaintzea". Era berean, jasandako erasoari aurre egiteko dituen aukeren gaineko informazio egokia eta aholkularitza ere eskainiko dute.
Bukatzeko, jaietarako propio, arreta telefono zerbitzua egongo da abenduaren 21ean eta 22an, 00:00etatik 08:00etara. Telefono zenbakia 688 809 137 izango da eta hainbat lekuetan egongo da ikusgarri. Zenbaki honetan informazioa eta aholkularitza eskainiko da, eraso matxista baten aurrean.
Zerbitzu guztiak koordinatuta
Azkenik, Udaleko Berdintasun Sailetik eskaintzen diren baliabide eta euskarriak, bestelako zerbitzu eta protokoloekin koordinatuta joango dira, esaterako, Udaltzaingoa. Indarkeria sexisten aurrean santamasetan bestelako artapen telefono zenbakien informazioa honakoa da: Udaltzaingoa (943 25 20 10), Larrialdiak (112) eta telefono bidezko arreta zerbitzua 24 ordu EAEn (900 84 01 11).