Leintz Gatzagako jaietako egitaraua, albisteak, argazkiak eta bideoak.
Lara Gonzalez izan da kartel lehiaketako irabazlea

Leintz Gatzaga

Gatzagako Andramari jaiak irailaren 6an, 7an, eta 8an ospatuko dituzte, eta, urtero moduan, jaietako kartela egiteko lehiaketa antolatu du Udalak. Lehiaketako irabazlea Lara Gonzalez izan da. Horrekin batera, jai batzordea lanean izan da, eta, egunez egun egitaraua prestatuta, laster emango dute jaietan izango diren hitzorduen berri