Andramaixak girotzeko, kintoen jolasak eta bolo txapelketa

Jone Olabarria 2019ko ira. 5a, 11:31

Herritarrak bola-jokoan, iazko Andramaixetan

Jaietako klasiko bilakatuta, kuadrillen arteko jokoak egingo dituzte zapatuan, baita bola-jokoa egubakoitzean

Laugarrenez antolatu dituzte kintoen arteko jokoak Leintz Gatzagako jaietan. Oraingoan, bost taldek parte hartuko dute eta jolas ezberdinetan nor baino nor gehiago aritu beharko dute. 2016an egin zituzten lehenengoz kintoen arteko jokoak, "herri afari aurreko giroa berotu eta jendea animatzen joateko asmotan", eta, azaldu dutenez, orokorrean, harrera oso ona izaten dute.

Emakumeak, gero eta gehiago

Bola-jokorik ere ez da faltako, urtero moduan, Leintz Gatzagan. Egubakoitzean gaueko hamaiketan hasiko dira euren abilezia erakutsi nahi dutenak jokoan. Juanito Bengoa alkateak azaldu duenez, 50 parte hartzaile inguru espero dituzte; horietatik 10 bat, emakumezkoak.

Azken hauen parte hartzea "urtetik urtera handiagoa" dela azaldu du eta datozen urteetarako "ere bide beretik jarraitzea" espero dutela kontatu du. Hala, lehen lau postuetan sailkatzen direnek 150 euro arteko diru saria edota urdaiazpikoa eskuratuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak