"Duela urte batzuk, Eskolore ibilbideak egin zituen Eskoriatzako lantalde batek, eta Leintz Gatzagara heltzeko PR-100 delakoa markatu zuten". Hala sortu zen egun Gatz Bidea izenez ezaguna den proiektua. Leintz Lotzen taldeko kide Dorleta Elkorobarrutiak honela azaldu du: "Izugarrizko aukera ikusi genuen gatzagako mugikortasunerako, eta, nola ez, bailara lotzeko".
Ordutik hona, ekintza ugari egin dituzte bidea ezagutzera emateko, baita bidearen konponketa eta halako aldarrika-penak egiteko; betiere, bailarako hainbat talderen laguntzarekin –kirol elkarteak, erretiratuak, gazteak, kulturalak...–. Hain zuzen, ekintza horien artean dago jaietarako presta-tutako ibilbidea: "Eskoriatzako plazatik 10:00etan abiatuko dira hainbat lagun, Gatz Bidea jarraituz Gatzagaraino iritsiz. Otxandiotik ere, urtero bezala, Dorleta egunean, oinez etorriko dira, Jarindo ingurutik".
Aspaldiko ohiturari eutsi
Belaunaldiz belaunaldi herri bietatik gerturatu izan dira Gatzagara irailaren 8an herritarrak, eta, Elkorobarrutiaren esanetan: "Orain aukera hau izanda, eskoriatzarrei eskaintzea ezinbes-tekoa zela iruditu zitzaigun eta jaietako programan jartzea erabaki genuen".Otxandioarren kasuan, "urteetan mantendu duten tradizio bat izan da oinez etortzearena", eta, hain zuzen, ohitura hori "eskoriatzarrei eta bailarako gainontzekoei" ere luzatu nahi izan diete.Azken urteetan, baina, errepidetik pasa gabe, oinez etortzerik ez zuten herritarrek. "Aukera izan dugun momentuan zabaldu dugu eta bailarako bizilagunentzat familian inguru-menaz gozatzeko aukera luzatu".
Harrera "itzela"
"Aurten ere etortzera gonbidatzen ditugu gure bailarako bizilagunak. Gerturatu oinez gurera; herria eta inguruak ezagutzeaz gain. harrera ederra egingo zaie eta jai giroan eguna pasatzeko aukera paregabea izango dute". Gainera, oinez doazenek autobusez jaisteko aukera izango dutela kontatu dute, badaezpada, "eguna luzatzen bazaie".
Aldarrikapenez beteta
Hurrengo pausoa bidea hobetzea dela azaldu dute; izan ere, toki askotan "izugarrizko zuloak daude eta lokatz asko sortzen da". Nahiz eta PR-100 bezala markatuta dagoen, hobetzeko gauza asko dituela adierazi dute: "Konponketak ere, ahal izan dugun neurrian, auzolanean, boluntarioekin... guk landu dugu, baina udalen eta Aldundiaren laguntza eskatzea tokatzen zai-gu orain". Gatz Bidea "herritarren eskubidea" dela adierazi dute, eta haren aldeko apustu irmoa egin beharra azpimarratu. "Gatzagako eta Eskoriatzako udalek ahal duten neurrian hobekuntza-lan batzuk egin dituzte, baina oraindik lan handia geratzen da egiteko".
Festa giroan, gustura
11:30ean, Gatz Bidea jarraituz herrira iristen direnei ongietorria egingo diete, eta salda ba-natuko dute. Bazkaritarako paella-jana izango da, eta bertan geratzeko gonbidapena ere egingo diete gatzagarrek gerturatzen diren guztiei. Arratsaldean, 17:00etan hasita, otxandiarren eta gatzagarren arteko lehia izango da. Hala, bi herrietako parte hartzaileak hiru jokotan lehiatuko dira: sokatira, boloak eta dokea. Azken urteetan "arrakasta handia" izan duen ekintza dela kontatu dute, eta aurten ere hala izatea espero dute. Egunari amaiera emateko, 18:30ean, Los Tenampas Y Mariachis taldeak kontzertua eskainiko du.