Rock kontzertuek girotu zuten Gatzagako jaietako lehen gaua

Aitor Agiriano 2019ko ira. 7a, 10:00
Txerrikumeak talde aretxabaletarraren kontzertua

Urteroko ohitura jarraituz rock doinuak nagusitu ziren atzo gauez, egubakoitza, Leintz Gatzagan. Jaietako lehen egunean herritar ugari biltzen dituen emanaldia izaten da urtero. Hala, aurten, Txerrikumeak talde aretxabaletarrak, Sofokaos talde iruindarrak eta Streetwise taldeak, azken hau ere iruindarra, izan dira rock doinuak eskaini dituzten hiru taldeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak