Gaueko autobus zerbitzu berezia izango da Gatzagako jaietan

Imanol Beloki Unamuno 2019ko ira. 3a, 12:51
Gatzagako autobus geltokia.

Leintz Gatzagako Andramari jaiak direla-eta, gaueko autobus zerbitzu berezia izango da Arrasate-Gatzaga tartean. Irailaren 6an, egubakoitzean, 21:00etan, 22:00etan, eta 23:00etan joan ahal izango da Gatzagara Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzatik. Bueltatzeko, aldiz, 03:00etan eta 05:00etan Arrasateraino autobusa egongo da Aretxabaletan eta Eskoriatzan geldialdia eginez. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak