'Burutik jota', Trokolo teatro taldearen zirku emanaldi zoroa

Jone Olabarria 2019ko irailaren 6a

Burutik jota ikuskizuna. Trokolo

Zapatuan, 12:00etan, haurrek eta nagusiek trokolo nafarren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute

"Zirkuko pista zikin batean, artistak ez dira agertu eta emanaldia bertan behera geratzeko arriskuan da". Hala emango diote hasiera Trokolo taldeko nafarrek Burutik jota izeneko ikuskizunari.

Zapatuan, hilak 7, izango dute haurrek eta nagusiek Burutik jota emanaldiaz gozatzeko aukera. Hala, Fulanito eta Menganito pista garbitzeaz arduratuko dira, euren "umore berezia" taula gainera eramanaz. Bi garbitzaileen pertsonaiez gain, Herculon indartsuak ere parte hartuko du zirkuan, eta Acroketa akrobata bitxiekin ere partekatu beharko dute zirkuko pista.

30 urtetik gorako ibilbidea

30 urtetik gora daramatza Trokolo teatro taldeak, talde profesional gisa, umorea eta algarak taula gainera eramaten. Clown-a, kabareta eta zirkua nahastu ohi dituzte, eta, modu horretara, edozein publikorentzat zuzendutako ekoizpen propioak sortu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak