Imanol Beloki Unamuno
eka 09
Bergara
Bergarako Pentekoste jaietan X. korto lehiaketa ospatu da, eta, domekan, txosnagunean banatu zituzten sariak. Zazpi lan aurkeztu ziren guztira, eta horietan, ezinbestean, agertu beharreko esaldia honakoa zen: "Idatzi bai, baina, zela esaten da?". Horrekin batera, agertu beharreko ezaugarria edo objektua oin markak ziren. Saridun guztiek, paella-jana irabazi dute, eta elkarrekin uztailaren 9an bazkalduko dute jai giroan.