Mokoloblock, kaleko oztopoak gainditzen

Aitor Agiriano Arrese 2022ko eka. 5a, 21:16

Lehenegoz egin dute, Bergaran, kaleko boulder txapelketa. Udaletxean hasi eta herriko hainbat horma eskalatu dituzte jai giroan antolatutako hitzorduan parte hartu duten herritarrek. Txapelketako onenak saritu beharrean, rokodromo berriko heldulekuak garbitzeko eskuila txiki batzuk banatu ditu antolakuntzak, hormak eskalatzera ausartu direnen artean.

Hogei lagunek hartu dute parte eta bergararrekin batera inguruko herrietatik etorritako batzuk ere izan dira. Zazpi bloke gainditu behar izan dituzte –hamar aurreikusita izan arren, moztu beharrean izan dira ez luzatzeko– eta txapelduna izan da Ander Linazisoro. Bigarren postuan, ostera, bi lagun geratu dira: Unai Otadui bergararra eta Irati Etxebarrieta eskoriatzarra.

Antolatzaileak "oso pozik" agertu dira txapelketak emandakoarekin, "oso giro polita" sortu delako horren bueltan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak