Pentekosteetako korto onena Yankiwibat kuadrillaren 'Aurten, ez' lana izan da

Imanol Beloki Unamuno 2022ko eka. 9a, 15:39

Bergarako korto lehiaketako sari banaketa ekitaldian.
Bergarako Pentekoste jaietan X. korto lehiaketa ospatu da, eta, domekan, txosnagunean banatu zituzten sariak. Zazpi lan aurkeztu ziren guztira, eta horietan, ezinbestean, agertu beharreko esaldia honakoa zen: "Idatzi bai, baina, zela esaten da?". Horrekin batera, agertu beharreko ezaugarria edo objektua oin markak ziren. Saridun guztiek, paella-jana irabazi dute, eta elkarrekin uztailaren 9an bazkalduko dute jai giroan.

Aurtengo lehiaketako irabazleak honako hauek izan dira: Korto onena: Aurten ez, Yankiwibat kuadrila; Publikoaren saria: Tzanpionza, Geronola kuadrila; Aktore onena: Beñat Loidi, Geronola kuadrila; Edizio onena: Herri txiki, infernu handi, Elusuparty kuadrila. [Lan guztiak Xaxau konpartsaren Youtubeko orrialdean ikusgai]

Korto onena: Aurten ez, Yankiwibat kuadrila

Publikoaren saria: Tzanpionza, Geronola kuadrila

Herri txiki, infernu handi, Elusuparty kuadrila

Aktore onena: Beñat Loidi, Geronola kuadrila

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak