Azken aldietako parte hartzaile kopurua jaitsi bada aurten ere, giro ederrean joan da txapelketa. Batzuentzat lehen aldia izan da San Martzialeko aldapan behera jardun dutena, baina gehiengoak ezagutzen zuen jada aurrez jaitsiera honek duen zailtasuna. Izan ere, konturatu gabe "abiadura gehiegi" hartzen dela adierazi dute parte hartzaileek, ez dela jaitsiera erraza. Hala, gaur, istripu pare bat ere izan dira txapelketan barrena.