2017ko Pentekoste Jaietako berriak, argazkiak, egitaraua eta beste hainbat bitxikeria.
Jai Batzordea: "Herri bazkariaren eredua hausnartu beharra dago"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017 uzt 03 Bergara

Jaiak igaro eta hilabetera eman du Bergarako Jai Batzordeak Pentekosteetako balorazioaren berri. Besteak beste, aurtengo herri bazkariaren bueltan sortu den ika-mika dela-eta, nabarmendu dute herri bazkarien eredua hausnartu beharra dagoela.