Jai Batzordea: "Herri bazkariaren eredua hausnartu beharra dago"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko uzt. 3a, 10:23

Jaiak igaro eta hilabetera eman du Bergarako Jai Batzordeak Pentekosteetako balorazioaren berri. Besteak beste, aurtengo herri bazkariaren bueltan sortu den ika-mika dela-eta, nabarmendu dute herri bazkarien eredua hausnartu beharra dagoela.

Orokorrean positiboko baloratzen dituzte aurtengo jaiak: "Eguraldi txarra egin bazuen ere, orokorrean jai giroa nagusitu zen eta bergararren parte-hartzea polita izan zen. Euriagatik ekitaldi batzuk lekuz aldatu behar izan ziren, baina bakarra izan zen bertan behera gelditu zena".

Zalaparta herri bazkariaren harira

Asteleheneko herri bazkariak ika-mika sortu du aurten eta parte-hartzea erdira jaitsi da iazkoarekin alderatuta. Horren harira, Jai batzordearen iritziz herri bazkariaren eredua hausnartu beharra dago; ez bakarrik Pentekosteetakoa, baizik eta herrian ospatzen diren gainerako herri bazkarien eredua ere.

Txosnaguneko lapurreta salatu

Puntu negatibo bezala Jai Batzordeak txosnagunean zapatu goizean izan zen lapurreta salatu du: "Jai giroa aprobetxatuz, ezezagun batzuk itxita zegoen txosna baten sartu eta lapurtu egin zuten. Ekintza tamalgarri hau publikoki salatu nahi du Jai batzordeak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak