Idi proben erakustaldia ikusteko aukera egon da gaur 12:00etan Bergarako San Martin plazan. Aita-semeen arteko erronka bezala iragarri bazen ere, azkenean ez da horrela izan. Mikel Salegi bergararra, bere baserriko idi parearekin, mungiarren kontra lehiatu da, eta talde bakoitzak hogei minutu izan ditu. Bergarako eta Mungiako idiek 1.500 kiloko harria mugitu behar izan dute. Bi taldeek erakustaldi bikaina egin dute, azkenean baina mungiarrek irabazi dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.