Arrasateko San Juan jaiak 2018

Sanjuanak 2018: Helduen danborrada, osorik

  Gizartea  Arrasate JAIAK

Sanjuanak 2018: Errementari dantza, osorik

  Gizartea  Arrasate JAIAK

Jaiak 2018: Arrasateko sanjuanak

  Gizartea  Arrasate JAIAK

2018ko Arrasateko San Juan jaien saio berezia: errementari dantza, danborrada, Zeuk iñ zeuk jan bazkaria, Eguzkilaru, Dragoi jana...

Beroak izan dira aurten San Juan jaiak

  Gizartea  Arrasate

Beroak izan dira aurten San Juan jaiak

Urtero moduan, ekintza ugari izan dira aurtengo sanjuanetan, eta jendetza ibili da horietariko gehienetan; ekintza guztiak arazorik gabe burutu ahal izan dituzte, nahiz eta eguraldia beroa izan den; eguraldia ez ezik, giroa ere beroa izan da, festa girokoa. Jaien balorazio positiboa egin dute Udalak zein txosna batzordeak.

Izaroren doinu goxoekin eman zaie amaiera San Juan jaiei

  Kultura  Arrasate

Izaroren doinu goxoekin eman zaie amaiera San Juan jaiei

Herriko plaza bete zuen atzo ilunkaran Izarok, Arrasaten eskaini zuen kontzertuan. Ordu eta laurdeneko zuzenekoa eskaini zuen abeslariak, sanjuanei bukaera emateko. Bere bi diskotako kantuak abestu zituen mallabitarrak, Om eta Eason.

Eusko Label produktuen dastatzea Goikobalurekin

  Gizartea  Arrasate

Goikobalu abesbatzaren eskutik Eusko Label produktuen dastaketa izan da Herriko Plazan. Herritarrek gustura jan dituzte parrilan erretako oilasko izterrak.

Erraldoi eta kilikien inguruan saltoka eta jolasean

  Gizartea  Arrasate

Erraldoiak eta kilikiak dira jaietako izar garrantzitsuenetakoak. Izan ere, gaiteroen doinuen inguruan jira eta buelta dantza jarduten dute sekulako giroa sortuz kale bazterretan.

Eusko label produktuen dastaketa

  Gizartea  Arrasate

Urtero bezala, Goikobalu abesbatzaren eskutik Eusko Label produktuen dastaketa izan da herriko plazan. Arrasatearrek parrilan egindako 1000 oilasko izter eta 2000 piperrez osatutako pintxoez gozatu ahal izan dute, guztia bertako sagardo eta ardoaz lagunduta.

»» Ikusi argazki guztiak (21)

Erraldoi eta kilikien konpartsa, denen gozagai

  Gizartea  Arrasate

Lehen dultzaina doinuak entzunaz bat hasi dira erraldoi eta kilikiak buelta eta dantzaka kaleak girotzen. Sabelean tximeletak zituztela izan dira herriko txikienak erraldoiak noiz ikusiko zai, eta ipurdikoren bat edo beste ere jaso dute ume zein gurasoek.

»» Ikusi argazki guztiak (23)

Ongietorri beroa egin diote Eguzkilaruri

  Gizartea  Arrasate

Gaztetxoen eguna ospatu dute, gaur, San Juan jaien barruan. Eguerdi partean iritsi da Biteri plazara makal txiki eta guzti Eguzkilaru. Hainbat tailer eta jolas izan dira bertan denen gozagai. Bestetik, egun eguzkitsuari aurre egiteko, apar festan freskatu dira.

»» Ikusi argazki guztiak (41)