Eguneko gaien eta albisteen kontaketa; asteburuko ekitaldien gainbegiratua; Kaitin Allende bakarrizketa-egilearekin solasaldia; Joxe Landaren eguraldi iragarpena eta kontu gehiago gaurko, egubakoitza, eta denboraldiko azken Uda giroan saioan entzungai. Datorren astelehenean, irailaren 25ean, Igo autobusera! saioa abiatuko dute.
Aste "intentsua" izango du Iban del Campok: Kimuak ekimenarekin, Sorbeltza film laburra aurkeztuko du bihar, zapatua, eta, datorren astean, Ibaia elkartearen Lau haizetara ekimenarekin Calle de los Angeles film dokumental luzea garatuko du. Arrasate Irratiko Uda Giroan saioan izan da asteon.
Kimitachi wa Do ikiruka/The boy and the Heron film japoniarrak zabalduko du bihar, 09:00etan, Kursaal 1 aretoan 71. Donostiako Zinemaldiko Sail Ofiziala eta, Dance First ingeles-frantsesa izango da –lehiaketaz kanpo– sail nagusia itxiko duena irailaren 30ean, zapatua, 21:00ean.
Eguneko gaien eta albisteen kontaketa; egubakoitzean hasiko den Donostia Zinemaldiari buruzko solasaldia zine jaialdian Goienako berriemaile izango den Imanol Gallegorekin; Joxe Landaren eguraldi iragarpena eta kontu gehiago gaurko, eguena, Uda giroan saioan entzungai.
Eguneko gaien eta albisteen kontaketa; egubakoitzean hasiko den Donostia Zinemaldiari buruzko solasaldia Iban Del Campo Arrasateko zinegilearekin; Joxe Landaren eguraldi iragarpena eta kontu gehiago gaurko, eguaztena, Uda giroan saioan entzungai.
Eguneko albisteen kontaketa eta bihar, eguaztena, Arrasateko Irati Topagunean abiatzekoak ziren, baina azken orduko kontu bat dela-eta urriaren 4ra atzeratu duten Arotz Letrak Literatura zikloari buruzko solasaldia Eneko Barberena eta Mikel Alvarez idazleekin. Horiek guztiak gainera, Joxe Landaren eguraldi iragarpena eta kontu gehiago gaurko, martitzena, Uda giroan saioan entzungai.
Eguneko albisteen kontaketa, asteburuko ekitaldien gainbegiratua, Doke Antzerki taldearen ikasturturterako eskaintzari buruzko solasaldia Maider Alzelairekin, Joxe Landaren eguraldi iragarpena eta kontu gehiago gaurko, astelehena, Uda giroan saioan entzungai.
Eguneko albisteen kontaketa, asteburuko ekitaldien gainbegiratua, bihar, zapatua, Oreixe Akustikoak musika zikloaren baitan kontzertua egingo duen Verde Prato –Ana Arsuaga– Tolosako musikariarekin elkarrizketa, Joxe Landaren eguraldi iragarpena eta kontu gehiago gaurko, egubakoitza, Uda giroan saioan entzungai.
Eguneko albisteen kontaketa eta zapatuan Arrasaten egingo duten Aurrea Bolie Egunari buruzko elkarrizketa Aurrera Bolie Herri Ekimeneko kide Larraitz Trojaolarekin, Joxe Landaren eguraldi iragarpena eta agenda hitzordu proposamenak gaurko, eguena, Uda giroan saioan entzungai.
Eguneko albisteen kontaketa eta egubakoitzean Eskoriatzan abiatuko duten Errekan Gora musika jaialdiari buruzko solasaldi zabala Atxorrotx Kultura Elkarteko eta jaialdiko antolatzaile taldeko kide Iñaki Kortazar eta aurtengo egitaraua zabalduko duen Eibarko Kokein taldeko abeslari Zaloa Urain gonbidatuta. Horiek guztiak eta kontu gehiago gaurko, eguaztena, Uda giroan saioan entzungai.
Atxorrotx Kultura Elkarteak, Eskoriatzako Udalaren laguntzarekin, antolatzen duen musika jaialdiaren baitan, askotariko zazpi kontzertu eta DJ saioak izango dira egubakoitzean hasi eta domeka bitartean. Antolatzaile taldeko kide Iñaki Kortazar eta aurtengo jaialdia zabalduko duen Kokein taldeko abeslari Zaloa Urain gonbidatu dituzte gaurko, eguaztena, Arrasate Irratiko Uda Giroan saiora.
Eguneko albisteen eta gaien kontaketa; horien artean, zapatuan Seber Altube plazan egingo duten bertako produktuen azokari buruzkoak Arrasateko Udaleko Toki eta Garapen saileko teknikari Nerea Lazpiur eta Ortutik Ahora ekimeneko kide Sergio Gonzalez gonbidatuta; Joxe Landaren eguraldi iragarpena eta Arrasate pasealekuan dagoen Helduen Heziketa Iraunkorreko (HHI-EPA) eskolara bisita Lourdes Jauregialtzoren eskutik eskola eta duten eskaintza bertatik bertara ezagutzeko asmoarekin. Hori guztia eta gehiago, gaurko, martitzena, Uda giroan saioan entzungai.
Eguneko albisteen eta gaien kontaketa; asteburuko ekitaldien gainbegiratua; Joxe Landaren eguraldi iragarpena eta Eñaut Zubizarreta musikariarekin solasaldia gaur estreinatu duen Harizko instrumentuak musika modernoan murgiltzeko izeneko online ikastaroari buruz gaurko, astelehena, Uda giroan saioan entzungai.
Eguneko albisteen eta gaien kontaketa; asteburuko hitzorduen gainbegiratua, horien artean, bihar, zapatua, Oreixe Akustikoak musika zikloaren baitan, partte hartuko duen Sarta Azurza musikaria gonbidatuta; Joxe Landaren eguraldi iragarpena eta kontu gehiago gaurko, egubakoitza, Uda giroan saioan entzungai.
Eguneko albisteen eta gaien kontaketa, horien artean, Aretxabaletan egiten ari diren Tomate Asteari buruzkoak, Debagaraia Landa Garapena elkarteko teknikari Agurtzane Diez eta David Agirre Aretxabaletako tomate ekoizlea gonbidatuta, Joxe Landaren eguraldi iragarpena eta agenda hitzordu proposamenak gaurko, eguena, Uda giroan saioan entzungai.
Eguneko albisteen eta gaien kontaketa, horien artean, Ibai-Arte merkatari elkarteko kide Jon Apraiz gonbidatuta, bihar, eguena, hasita egingo duten Merke Merkaua azokari eta Hauspo Egunari buruzko elkarrizketa, Joxe Landaren eguraldi iragarpena eta agenda hitzordu proposamenak gaurko, eguaztena, Uda giroan saioan entzungai.
Eguneko albisteen eta gaien kontaketa, horien artean, Udaleko kultura saileko teknikari Karmelo Alberdi gonbidatuta, egubakoitzean ekingo dituzten Oreixa Akuatikoak musika zikloari buruzko elkarrizketa, Joxe Landaren eguraldi iragarpena eta agenda hitzordu proposamenak gaurko, martitzena, Uda giroan saioan entzungai.
Abuztuko atsedenaldiaren ostean, gaur, astelehena, hasi dira Arrasate Irratiko zuzeneko saioarekin. Gaurko Uda giroan, bada, abuztuko eta eguneko albisteen eta gaien kontaketa egiteaz gainera, Garagartzako auzo-alkate Garikoitz Madinabeitia gonbidatu dute, Joxe Landaren eguraldi iragarpena jaso dute eta agenda hitzordu proposamenak egin ere bai.