UDA GIROAN

Imanol Gallego: "42 film ikusteko asmoa dut aurtengo Donostia Zinemaldian"

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2023ko ira. 21a, 17:07

Kimitachi wa Do ikiruka/The boy and the Heron film japoniarrak zabalduko du bihar, 09:00etan, Kursaal 1 aretoan 71. Donostiako Zinemaldiko Sail Ofiziala eta, Dance First ingeles-frantsesa izango da –lehiaketaz kanpo– sail nagusia itxiko duena irailaren 30ean, zapatua, 21:00ean.

Guztira, 210 film luze eskainiko dituzte, zortzi sailetan banatuta; sarrerak Sansebastianfestival. com atarian eskura daitezke. Aurten ere Zinemaldian Goienako berriemaile Imanol Gallego izango da. Arrasate Irratiko Uda Giroan saiora gonbidatu dute bihar abiatuko duten zine jaialdiaren ezaugarri nagusiak eta bestelako bitxikeriak kontatzeko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak