Izaroren doinu goxoekin eman zaie amaiera San Juan jaiei

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko eka. 27a, 10:58

Izaro oholtza gainean.

Herriko plaza bete zuen atzo ilunkaran Izarok, Arrasaten eskaini zuen kontzertuan. Ordu eta laurdeneko zuzenekoa eskaini zuen abeslariak, sanjuanei bukaera emateko. Bere bi diskotako kantuak abestu zituen mallabitarrak, Om eta Eason.

Mondragoetarrez gain, inguruko herrietatik ere jende asko hurbildu zen Arrasatera, Izaroren ahots bereziaz gozatzeko prest, eta herriko plaza aise bete zen.

Berbaldi luzerik gabe, abesti gehienei sarrera laburra eman zien abeslariak. Hala ere, publikoaren parte-hartzea ere bilatu zuen hainbatetan, batez ere, koruak egiteko. Oholtzan Izarorekin batera, Oriol Flores, Iker Lauroba, Julen Barandiaran eta Garazi Esnaola musikariak egon ziren.

Hurrengo kontzertuak

Udan atsedenaldi bat hartuko dutela azaldu zuen Izarok, hala ere, Donostiako Jazzaldian eta Eskoriatzan joko dutela aurreratu zuen. Uztailaren 27an egongo dira Eskoriatzan, Errekan Gora musika jaialdiaren baitan. 20:30ean izango da kontzertua, Zaldibar plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak