San Juan jaietako egitaraua

Goiena 2018ko eka. 14a, 15:47

Egubakoitza 15

19:00 Uarkape frontoian ESKU PILOTA PARTIDAK. San Juan txapelketaren finalak.

19:30 Amaia Antzokian Arrasate Musikalen ikasturte bukaerako BALLET IKUSKIZUNA.

Zapatua 16

09:00 Seber Altube plazan, hileroko III. ZAPATUETAKO BASERRITARREN AZOKA.

16:00 Buenuena Jatetxean 22. MUS TXAPELKETA.

17:00 Uarkape frontoian DEBARROKO LXXI. PILOTA TXAPELKETAKO finalak.

19:00 HAURREN DANBORRADA, Arrasate Musikaleko Musika Bandarekin. SUDCek antolatuta. Ibilbidea: Biteri plaza, Zerkaosteta, Garibai etorbidea, Maalako errabala, Erdiko Kale, Herriko plaza.

Domeka 17 HAUR DANTZARIEN EGUNA

10:00 Zaldibar pilotalekuan batuko dira haur dantzarien taldeak. Ondoren txistulariekin KALEJIRA.

11:15 Herriko kaleetan zehar DANTZA ERAKUSTALDIA.

13:30 Talde guztiak Herriko plazan elkartuko dira.

17:15 Herriko plazan dantza talde guztien JARDUNA eta AGURRA. Gero, DANTZALDIA DJ AMAIArekin. Lore Gazteak eta Txikitxu Arrostaitz Dantza Taldeek antolatuta.

19:00  San Joan Batailatzailearen parrokian KONTZERTUA: Elai abesbatza.

Egubakoitza 22

18:00 Txosnen irekiera.

19:30 HERRIXA DANTZAN Sebero Altube plazan Portaloi elkarteak
antolatua.

21:30 KANTU AFARIA Jose Letona plazan SEI PISTOLS ETA TRABUKO BAT taldearekin.

22:00 Txosna gunean talde gazteen KONTZERTUA: Libertad Condicional eta Nafarroa 1512.

Zapatua 23 SAN JUAN BEZPERA

12:00 Txosna batzordeak antolatuta TXUPINAZOA. Ondoren triki-poteoa.

14:30 Herri BAZKARIA Uarkape pilotalekuan. Txosna batzordeak antolatuta.

16:30 ETXAFLEROAK Herriko plazatik. Ondoren, Seber Altube plazan PATATA TROPIKALA taldearen AZKEN EGUZKILOREA izeneko haurrentzako emanaldia.

17:00 TXOPOPOTEOA INCANSABLES txarangaren laguntzarekin.

18:00 Herriko plazan MAKALA jasotzea.

18:30 ERREKORTADORE GAZTETXOEN TXAPELKETA (8-15urte) eta ondoren gaztetxo guztientzako zezentxoak eta poneyak. Antolatzailea: Bergarako zezenak.

19:30 San Juan Bataiatzailearen parrokian SALVE SOLEMNEA.

21:00 ERREMENTARI DANTZA Arrasateko euskal musika eta dantza taldeek parte hartuko dute.

22:30 SAN JUAN SUA Herriko plazan.

23:00 Biteri plazan hasita eta herriko kaleetan zehar, NAGUSIEN DANBORRADA. SUDCek antolatuta.

23:00 Erromeria txosnagunean Garila 26 taldearekin.

Domeka 24 SAN JUAN EGUNA

08:30 DIANA, ARRASATEKO GAITEROEKIN.

08:30 Izenbako txarangak girotuta Zezenketei alternatiba. Txosna batzordeak antolatuta.

09:00 ENTZIERROA. Ibilbidea: Erdiko kale, Kanpantorpea, Zerkaosteta eta
Jose Maria Arizmendiarrieta plaza. Gero zaleentzat bigantxak zezen plazan.

11:00 San Juan Bataiatzailearen parrokian, MEZA NAGUSIA.

11:00 Arrasateko Erraldoien eta Kilikien KONPARTSAren KALEJIRA.

11:00 Arrasate Musikaleko MUSIKA BANDArekin KALEJIRA. 11:30ean, Seber Altube plazan elkartuko dira Konpartsa eta Gaiteroekin.

12:00 Herriko plazan ohorezko aurreskua eta San Juan zortzikoa.

12:30 Etxaluzen (Abaroa) OMENALDIA 80 URTETIK GORAKO NAGUSIEI.

13:00 Monterron parkean KONTZERTUA, Arrasate Musikaleko MUSIKA BANDArekin.
EGITARAUA
Las Bandidas de los Bandianos. J.C. Urrutia Gracia.
La canción del olvido. J. Serrano
Highlights from CHESS. J. de Meij
Conga del fuego nuevo. A. Marquez
Celia!. M. Markiegi
Zuzendaria: MIKEL MARKIEGI

17:00 Herriko kaleetan zehar STREET BOULDER txapelketa txosna batzordeak antolatuta.

18:00 OLINPIADAK txosnagunean.

19:30 ERREKORTADOREEN ERAKUSTALDIA zezen plazan.

19:30 KALEJIRA erdiguneko kaleetan zehar Arrasateko gaiteroekin eta Arrasate Musikaleko haize taldearekin.

21:00 Herriko plazan DRAGOI JANA. Plazan erretako dragoia hantxe bertan dastatzeko aukera.

23:15 Santa Barbaratik SU ARTIFIZIAL ikusgarriak, Astondoa pirotekniaren eskutik.

23:30 Monterron parkean DEMODE QUARTET taldearen azken ikuskizuna: Musikal guztiak ia ia.

23:30 Herriko plazan OIHAN VEGArekin, DISKOFESTA.

01:00 DJ-ak txosnagunean: The Big Mac.

Astelehena 25 HAUR ETA GAZTETXOEN FESTA EGUNA

08:30 DIANA ARRASATEKO GAITEROEKIN.

09:00 ENTZIERROA. Aurreko eguneko ibilbidetik; gero, zaleentzat bigantxak zezen plazan.

11:00-14:00: Jolas parkeak Biteri plazan eta Monterronen (Aspace eta Auzokorekin elkarlanean). Biteriko plazan, ikusmenarekin jolasten, bizitza eskuetan, gurpil aulkiaren magia, sormen gunea, puzgarriak, aurpegi margotzea… Monterronen, ipuin kontalariak, Saharako jolasak, oihaletatik zintzilik, ur zirkuitua…

12:00 Karaokea Biterin.

12:00 Azokan Zeuk iñ zeuk jan BAZKARIAren prestaketa.

12:30 Arrasateko trikitixa eskolarekin KALEJIRA.

12:45 EGUZKILARUren Ongi etorria eta Makal Txikiaren igoera Biteriko plazan

13:00 APAR FESTA Biterin.

13:00 KALEJIRA HERRIKOIA txistulariekin.

14:30 Zeuk iñ zeuk jan kuadrillen arteko BAZKARI HERRIKOIA azoka plazan. Udalak sagardo kupel bat jarriko du parte hartzaileentzat.

17:30 Txosna batzordeak antolatuta Eonian Elektrotxaranga, azokatik.

19:00 SONIDOS DE MEXICO mariatxi taldearekin KALEJIRA.

19:00 PIRRITX, PORROTX eta MARIMOTOTSen Borobilean ikuskizuna Monterronen.

20:00 BERTSO JAIALDIA Seber Altube plazan AED-k antolatuta. Partaideak: Unai Gaztelumendi, Oihana Bartra, Maddalen Arzallus eta Iñaki Viñaspre. Gai jartzaileak: Oihana eta Haizea Arana.

22:30 Herriko plazan SONIDOS DE MEXICO mariatxiaren KONTZERTUA.

23:00 KONTZERTUA: GLAUKOMA eta ANITA PARKER taldeak txosnagunean.

Martitzena 26

08:30 DIANA ARRASATEKO GAITEROEKIN.

09:00 ENTZIERROA. Aurreko eguneko ibilbidetik. Gero, zaleentzat bigantxak zezen plazan.

11:00 Arrasateko Erraldoien eta Kilikien Konpartsaren kalejira.

12:00 Herriko plazan EUSKO LABELEKO Produktuak DASTATZEA Goikobalu abesbatzaren laguntzarekin.

18:00 MARKELIÑE taldearen CHEF NATURE ikuskizuna Biteri plazan.

19:00 Seber Altube plazan Lore Gazteak taldearen DANTZA EMANALDIA.

20:00 KONTZERTUA Herriko plazan: IZARO.

OHARRAK:

• Zeuk eiñ zeuk jan bazkarirako izen ematea: ekainaren 14tik 19ra udalaren webgunean (www.arrasate.eus).
• Jose Maria Arizmendiarrieta plazan kokatuko den zezen plazaren edukiera 1.400 lagunekoa da.
• Zezen ikuskizunei buruzko Araudia onartzen duen 183/2008 Dekretuaren arabera: (Errekortadore eskola izeneko ekintzatan izan ezik) 16 urte baino gutxiagoko adingabekoek ezin dute tradiziozko toreo ikuskizunetan parte hartu, soilik ikusle gisa joan ahal izango dira.
• Ekainaren 25ean Lurraldebus gaueko autobus zerbitzu berezia izango da: Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Oñati eta Bergara artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak