Udako jaien zurrunbiloan sartuta ari da Arrasateko Anita Parker taldea herririk herri kontzertuak eskaintzen. Asteburuan Gasteizen, Laudion eta Hernanin egin dute emanaldi bana, eta gaur, astelehena, jaioterriko txosnagunean izango dira; Tolosako Glaukoma taldearekin partekatuko dute oholtza, 23:00etan hasita. Arrasate Irratiko Uda Giroan! saioan izan da gaur goizean Anita Parker taldeko gitarra-jole Jon Zubiaga Osoron. Hemen elkarrizketa entzungai.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.