Jokoak eta jolasak gaiaren bueltan ospatu dituzte Aratusteak eskolan

Amaia Txintxurreta Guridi 2025 mar 06 Aramaio

Aratusteak martitzenean ospatu zituzten Aramaioko herri eskolan. Haur Hezkuntzako umeek goizean eskolako aterpean egin zituzten dantzak, eta, arratsaldean, Lehen Hezkuntzakoek kalejira egin zuten herrian zehar lehenengo, eta ostean, eskolako frontoian dantza ikuskizunak eskaini zituzten, jokoak eta jolasak mozorroen bueltan. Gero, Santa Ageda egunean jaso zituzten gaileta eta bestelakoekin, merienda egin zuten eskolako aterpean. (Argazkiak: Aramaioko herri eskola).

Urgainen ere mozorrotu dira Inauteriak ospatzeko

Oihana Elorza Gorostiza 2025 mar 04 Oñati