Eskoriatzarrek egitarau zabala antolatu dute Aratuste-zapatua ospatzeko, herriko kaleak musikaz girotuz eman diote hasiera egunari Ad Libitum txarangako kideekin batera. Asko izan dira kaleetan barrena ikusi ahal izan diren mozorroak: Tina Turner, Txerri boda, Golfa, Legoak, Apirileko feria eta abar. Kuadrilla askok, mozorroa ez ezik, karrozak ere atera dituzte. Herri-bazkaria ez da falta izan, Manuel Muñoz kiroldegian egin da, eta, guztira, 525 lagun batu dira, inoizko zifra handiena izan da. Gainera, bazkalostea Ad Libitum txarangak girotuko du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.