Mozorro paella herrikoia Aratusteak osatzeko

Sara Lanz 2025eko martxoaren 1a

Arrasateko Haur eta Guraso Asanbladak antolatuta, mozorro paella herrikoiaz gozatu ahal izan dute familiek Aratuste-zapatuan lehen aldiz. Hasiera batean asmoa zen bazkaria Kulturolako pasabidean egitea, baina eguraldi ona lagun, Zaldibarko frontoira atera dituzte mahaiak eta aulkiak. Bazkaloste musikatua izan dute gainera, DJ Goikok berotu du-eta giroa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak