Antzerki-zirku ikuskizuna, txokolatea eta pellak Aratusteetako martitzen arratsalderako

Oihana Elorza Gorostiza 2025ko mar. 4a, 10:45

'Marietak' ikuskizunaren une bat.

Martitzen arratsaldeak ere Inauterietako kolorea hartuko du Oñatin aurten ere. Antzerki-zirku ikuskizuna egongo da Zubikoan txikienendako, txokolate solidarioa plazan eta pellak, torradak eta txorizoa, Eltzian.

Aratusteetako martitzenetan ohikoa den moduan, txikiendako ikuskizuna egongo da gaur, 17:00etan, Zubikoa pilotalekuan. Zirika-zirkus taldea etorriko da Marietak ikuskizuna eskaintzera. Ondoren, 18:00etan, txokolate solidarioa banatuko du parrokiako misio taldeak plazan, eta erraldoiak eta buruhandiak ere inguruan ibiliko dira. Lagun Leku elkarteak, berriz, pellak, torradak eta prestatuko eta eskainiko ditu euren lokalean, Eltzian, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak