Eduardo Gorosarri konpositore eskoriatzarraren Nasteborraste piezarekin sortutako dantza bigarren urtez jarraian egin dute Eskoriatzako plazan. Aurten, gainera, berritasun handia izan dute Eskoriatzako inauterietan. Izan ere, Hartza pertsonaia, lehengo aldiz atera da festara.