Aramaioko jaietako egitaraua, argazkiak eta bideoak aurkituko dituzu kanal honetan.
Jaiak 2019: Aramaioko sanmartinak

Aramaio

JAIAK

Egubakoitzetik astelehenera bitartean, ia atsedenik gabe ibili dira aramaioarrak sanmartineko jaietako ekintzetan murgilduta. Txupinazoarekin eman zioten hasiera jaiei eta ostean etorri ziren txosnen irekiera, erromeria, umeentzako jolasak, patata-tortilla lehiaketa, magia-poteoa, txistulariak, frontenis txapelketa eta mozorro afaria plazan besteak beste. Amaitzeko Anbotoko Mariren despedida eta azken musika gaua izan zuten.