Sortu zenetik gaur egun arte egindako lanari oroigarri bezala izan du ardura Itur zuri emakume taldeak pregoia irakurri eta txupina botaz herritarrak jaietan murgiltzekoa. Hala, hasiera-hasieratik, 80. hamarkadan buru-belarri lanean aritu ziren taldeko lau kide, batzordeko kide bat eta batzordekoa izandako beste kide bat izan dira udaletxeko balkoian. Gainerako taldekideak plazan izan dira "emakume guztiena" izan den jaien hasieraz gozatzen.
Bestetik, bigarren urtez egin du jaitsiera Anboto Marik. Festarako gogoz iritsi da hau ere udaletxeko balkoira: "Ondo pasatu, baina pasatu gabe", herritarrei luzatu eta bertsoa ere abestu die. terraian, trikitilariek eta txistulariek kalejira egin dute buruhandiekin batera. Gaztetxoen jolaserako gozagai izan dira azken hauek eta ipurdikoren bat edo beste ere hartu dute.