Ari dira San Martin jaietarako zehaztasunak ezagutarazten

Julen Iriondo 2019ko eka. 21a, 09:21

Txosnaguneko egitarauaren berri eman du Asanbladak, eta leloa eta kartelak aukeratu ditu, berriz, Udalak.

Uztailaren 5etik 8ra izango dira aurtengo San Martin jaiak, eta, lehenengo egunean, Niña Coyote eta Chico Tornado, Brigade Loco eta Rukula taldeen kontzertuak izango dira txosnagunean. Hilaren 6an, berriz, Green Grass Festival deiturikoa egingo dute, 18:00etan, eta The Potes eta Kañeria 13 taldeek joko dute gauean. Domekan, Zuk in, zuk jan afaria izango da, eta film laburren lehiaketa eta Berba Pasie egingo dituzte ondoren. Jaietako azken egunean, azkenik, umeentzako jolasak egingo dituzte, 10:00etan, eta DJ Gabak egingo du saioa gauez.

Film laburren lehiaketari dagokionez, lanak USB batean aurkeztu behar dira, .mp4 edo .avi formatuan. Ur parkea izan behar da gaia, eta 5-10 minutuko iraupena izan behar dute.

 

Bestetik, Beñat Iñarrak –umeetan– eta Vivi Pinedak –nagusietan– irabazi dute San Martin jaietako kartel lehiaketa. Azkenik, hau da jaietako aurtengo leloa: San Martin, San Martin, neskak eta mutilak berdin!; Karlos Ugarterena da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak