"Handia" izan da 22. Korrika

Goiatz Arana Begiristain 2022 api 11 Debagoiena

ALBISTEAK

Atzo, domeka, amaitu zen Korrikaren 22. edizioa Donostian; milaka lagunen babesarekin, emozioz beteriko malko eta txalo artean. AEK-ko irakasle beterano Aize Otañoren eta aurtengo mezuaren egile Karmele Jaioren eskuetan heldu zen lekukoa oholtza gainera.