Korrika txikia egin dute Aramaioko kaleetan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko api. 8a, 17:15

Korrika txikia egin dute Aramaixo Herri Eskolak antolatuta.

Joan zen barikuan egitekoak ziren, baina eguraldiak baldintzatuta atzeratu egin zuten ekitaldia eta gaur egin dute Korrika txikia. Aramaixo Herri Eskolako ikasleek, irakasleek eta gurasoek parte hartu dute Korrika txikian.

Herriko kaleetan ibili dira korrika eta ekitaldiari amaiera eman diote eskolako patioan. Talde bakoitzak, gaurko propio idatzitako mezua irakurri du. "Familiarekin, lagunekin eta denekin euskaraz egin", "Aramaixon eta munduan zurekin euskaraz ekin", "Hitzekin pentsatu eta mintzatu euskaraz bizitzaz gozatu"... bezalako leloak irakurri dituzte ikasleek.

Ekitaldia amaitu dute Korrikako Hitzekin abestia dantzatuz eta abestuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak