Kaleak bete dituzte umeek Korrikaren aldeko oihuekin

Mirari Altube Arrese 2022ko apirilaren 5a

Korrika txikia egubakoitzetik martitzenera atzeratzea erabaki zuten ikastetxeek, eguraldi eskasagatik, baita asmatu ere. Kurtzebarri eskolako, Arizmendi ikastolako Basabeazpi guneko eta Pausoka haur eskolako 2 eta 6 urte arteko neska-mutiko mordoa ibili dira kalean Korrikaren aldeko oihuak zabalduz.

Ibilaldia Herriko Plazan bukatu dute eta dantzan eginda ospatu. Umeen bueltan elkartu dira gurasoak, aitona-amonak eta herritarrak, baita GSR egoitzako hainbat egoiliar ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak