ALBISTEAK

"Handia" izan da 22. Korrika

Goiatz Arana Begiristain 2022ko api. 11a, 17:19

Atzo, domeka, amaitu zen Korrikaren 22. edizioa Donostian; milaka lagunen babesarekin, emozioz beteriko malko eta txalo artean. AEK-ko irakasle beterano Aize Otañoren eta aurtengo mezuaren egile Karmele Jaioren eskuetan heldu zen lekukoa oholtza gainera. 

Idazlearen ahotik aurtengo mezua irakurtzeko unea iritsi zen orduan. "Korrikak hizkuntza zerbait fisiko bihurtzeko ahalmena" duela azpimarratu zuen, "gure a e i o u partikularra gorpuztekoa", eta "haragi bihurtzen diren hitzak" aldarrikatu zituen euskararentzat. Gogoan izan zituen Pello Zabala, Joan Mari Torrealdai, Elbira Zipitria, Julene Azpeitia, Izaskun Arrue eta Maurizia moduko erreferentziak eta "euskaldun berri eta zaharren etiketak ahazteko" dei egin zuen.

Hogeitabigarrena, "handia"

Pozik azaldu ziren Korrikaren arduradunak ere, hogeitabigarrena "handia" izan dela esanez eta jendearen erantzuna txalotuz.

Goizeko amaiera ekitaldiarekin ez zen, baina, ospakizuna amaitu. Jai egitarau zabala zegoen atzorako prestatua eta jendetza batu zen horretaz guztiaz gozatzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak