Osintxutik sartu da lekukoa eskualdean eta Bergaratik Elorregira egin du; tarte horretan antzuolarrak eta elgetarrak ere batu dira. Elorregitik Arrasaterako bidean batu dira oñatiarrak; Arrasate zeharkatu ostean Aretxabaletara jo dute. Handik Eskoriatzara, jarraian Leintz Gatzagara, eta azkenik, Arabako mugaz bestaldera eraman dute lekukoa aramaioarrek.