Judoa ezagutu eta ederto pasatzeko aukera izan dute neska-mutilek

Zuriñe Velez de Mendizabal 2014ko urt. 18a, 16:17
Desoreka judo taldeak antolatuta ate irekien jardunaldia egin dute gaur, zapatua, Musakolako kiroldegian. Judoa bera ezagutzera emateko helburuz antolatu dute ekimena. Bi talde egin dituzte eta ederto igaro dute gaurkoan.

Markel Urrutia Desoreka taldeko kideak aditzera eman duenez, judoaren onurak zeintzuk diren azaldu gura izan dute ate irekiak eginez. Aretxabaletan eta Arrasaten jarduten du une honetan 2013an sortutako taldeak. "3 urtetik aurrerakoentzako zerbitzua hasi gara ematen, eta osasunak laguntzen digun bitartean praktikatu daitekeen kirola da judoa. Herriari zabaldu gura genion gure eskaintza".

Aretxabaletan hasi zuen jarduna judo taldeak, eta egun 23 haur dituzte herri horretan. Arrasaten taldea sortzen ari dira, 15 nagusi dabiltza, eta haurren zerbitzua martxan ipini gura dutela gaineratu du Urrutiak.

Judoaren onurei dagokienez, Desoreka taldeko kideak aditzera eman duenez motrizitateari asko garatzen da kirol honetan. "Bestalde, hezkuntza inguruko jendeak ematen ditu klaseak, eta beraz, ez da soilik kirola lantzen, emozioak, afektibitatea eta bestelakoak ere lantzen dira. Zabala da arloa, pertsona moduan heztea ere garrantzitsua delako".

Jendea animatu gura dute judoa praktikatzera; Desoreka judo taldearen weborrian informazio gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak