Garbigune ibiltaria azokan egongo da gaur. 10:30etik 21:00etara. Traste zaharrak ere batuko dituzte gaur. Esekitoki guneen ondoan utzi behar dira (20:00etatik 22:00etara) baina aurretik deitu egin behar da: 943 71 19 38. BAI: Altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak...) eta linea gris marroiko etxe tresna elektrikoak (telebista, ordenagailua...). EZ: pneumatikoa, palet-ak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroak, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...).
Xalbadorpe elkarteak KZgunearekin elkarlanean ofimatika ikastaroa antolatu du uztailerako. Uztailaren 10etik 21era egingo dute astelehenetik barikura, arratsaldero, 18:00etatik 20:00etara. Landuko dira oinarrizko programen erabilera, testu edizioa, kalkulu orriak, aurkezpenak... Izena emateko deitu 650 50 58 99 telefonora.