Garbigune ibiltaria Olakua auzoan egongo da gaur. 10:30etik 21:00etara. Traste zaharrak ere batuko dituzte gaur. Esekitoki guneen ondoan utzi behar dira (20:00etatik 22:00etara) baina aurretik deitu egin behar da: 943 71 19 38. BAI: Altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak...) eta linea gris marroiko etxe tresna elektrikoak (telebista, ordenagailua...). EZ: pneumatikoa, palet-ak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroak, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...).
15:00, eguraldi ona. 16:00, txupinazoa. 16:15, uretako txirrista erraldoia. 19.00, bits festa. 19:30, etxean egindako patata tortilla lehiaketa. 19:45, kontzertua. Unai Cantabrana. 20:00, pintxo-potea eta garagardoa dastatzea Baobeer-en eskutik.
Jon Urzelai kazetariak Su festak. Euskal musika jaialdiak XXI. mendean liburua aurkeztuko du Michele Angiolillo liburutegiak gonbidatuta. Ondoren, kultur eragile eta kultur aktibista ezberdinekin mahai-ingurua egingo da.
Kantuko emanaldia eskainiko da Juan Arzamendi Musika etxean.
Harro Astearen baitan trikipoteoa egingo dute Portasol auzo inguruan.
Arrola mendizale elkarteak urteroko batzar orokorra egingo du.
Euskarazko spot lehiaketara aurkeztutako lanik onenek sariak jasoko dituzte Arkupen egingo den ekitaldian.
Ostiraleko egitarauari berrikuntza gehitu diote: Akuluren kontzertua 22:00etan Txoko Feministan. Zapatuan, egun osoan zehar, azoka, herri bazkaria, txaranga, tonbola solidarioa eta zozketa zapatista.
Hamar olio lan ipini ditu ikusgai, hilaren 18ra arte.