Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea herriko hainbat pentsionistak deituta.
“Matxirulo, zure jaixa bukatu da! La militancia feminista de Oñati frente a las agresiones" izeneko lanaren aurkezpena (Oñatiko Udala Grant 2022). Itziar Altuzarra eta Amadeo Szpiga.
Lan-saio irekiak egingo ditu Oñatiko EH Bilduk datozen urtetarako herri proiektuan eta herri programan jasoko diren ildoak zehazteko. Gaurko arloa: berdintasuna.
Otsailaren 18an ospatuko dira inauteriak Antzuolan, eta ohi den moduan, dantza saioak izango du garrantzia. Besteak beste, txarri dantza egingo dute aurten, eta astelehenetan egingo dituzte entseguak.
Urtarrilaren 30ean, Euskara eta krisi ekologikoa ardatz izango dituen hitzaldia egingo da Kulturaten, AED elkarteak antolatuta. Hitzaldia Sukar Horia kolektiboko kideek eskainiko dute, krisi ekologikoaren eta klima larrialdiaren inguruan kontzientzia pizteko eta lan egiteko helburua duen talde ekologistak. Hasiera batean, euskarak eta ekologikoak amankomunean gutxi dutela pentsa daitekeen arren, Sukar Horia kolektiboko kideek oso bestelako ikuspegia emango digute. Euskararen biziberritzeak edan al dezake ekologismotik? Eta euskalgintzak mugimendu ekologista elikatu? Edota, ze etorkizun izan dezake euskarak gizarte kolapso batean? Ze aukera, ze arrisku? Sukar Horia kolektiboko kideek ekarriko dizkigute erantzunak AEDk urtarrilaren 30erako antolatutako Euskararen kolapsoa ala kolapsoaren euskara? hitzaldira. Saio honekin, Euskara Zubi zikloari emango dio hasiera AEDk. Kulturateko Jokin Zaitegi gelan izango da, 19:00etan hasita.
"Todos lo hacen" filma (Espainia, 2022). Zuzendaria: Martin Cuervo. Iraupena: 99 minutu. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.
Nabarralderen Oñatiko sustatzaileek antolatutako erakusketa, Euskal Herriaren historia ezagutzeko. Hitzaldiak ere antolatu dituzte. Urtarrilaren 16an eta 30ean bisita gidatuak egingo ditu Beñi Agirrek, 18:30ean.
Elgetako KZguneak Xalbadorpe elkartearekin eta Udalarekin elkarlanean antolatuta 20 orduko oinarrizko ikastaroa egingo da hilaren 18tik 31ra bitartean. Erakutsiko dute ordenagailua zein posta elektronikoa erabiltzen, eta sarean nabigatzen. KZgunean dauden ordenagailuak erabiliko dituzte. Hilaren 16ra arte dago zabalik izen-ematea liburutegian.