Bihar, barikua, ospatuko dute. 25 kilo gaztaina erreko ditu Enrike Perez Txikiturri-k, baina familiak ezingo dira bertaratu eta eskolako talde egonkorrak mantenduko dira.
Berdintasun Sailak eta Setem Hego Haizea GKEak elkarlanean antolatutako Plazerak eta desirak. Ikuspuntu feminista eta ekonomia sozial eta solidarioaren ikuspegitik ikastaroa izango da. Debalde izan arren izena aldez aurretik eman behar da edukiera zaintzeko; azken eguna azaroaren 4a da, berdintasuna@aretxabaleta.eus helbidean edo Arkupen.
Elgetako boluntario taldearen eskutik eta liburutegiak antolatuta ipuin kontaketa 2, 3 eta 4 urteko geletako neska-mutikoendako. Amaieran, liburu baten zozketa izango da. Oharra: pandemia egoera dela-eta protokolo berezia ezarri da, eta plaza kopuru mugatua.
Ozkarbiko zuzendaritzak jakinarazi du elkartea itxita egonda ere Gabonetako loteria eskatzeko aukera emango dutela. "Barikuan eta domekan elkartearen kanpoko aldean egongo gara Gabonetako loteria nahi duten bazkideek eskatu ahal izateko. Barikuan, hilak 6, 18:30etik 20:00etara, eta domekan 11:00etatik 13:00etara", adierazi dute.
'Regreso a Hope Gap' filma (Erresuma Batua, 2019). Zuzendaria: William Nicholson. Sarrera da bost eurotik.
Mireia Gabilondok zuzendutako pelikula. Aktoreak: Aitziber Garmendia, Getari Etxegarai, Leire Ruiz, Itziar Atienza, Naiara Arnedo eta Sara Cozar.
Barikurako, azaroak 6, deitu du protesta ekitaldia Zaldibar Argitu plataformak. 19:00etan elkarretaratzea egingo dute plazan, eta ondoren gaur egungo egoeraren irakurketaren berri emango dute.
Elkarretaratzea plazan "errepresialiatuen etxerako bidea aldarrikatuz".
Sua talde bizkaitarrak 'Ordu beltzak' (Airaka, 2019) lehendabiziko disko luzea joko du Oñatin, 2019an argitaratutakoa. Sara Fontán biolin-jotzaileak eta Edi Pou (Za!) bateria-jotzaileak osatzen dute Los Sara Fontán. Bartzelonako bikoteak eskaintzen dituen kontzertu bakoitza ezberdina da eta ez dago zer eskainiko duten jakiterik. Beratu jaialdiaren barruan. Sarrera da zazpi euro.
Ainhoa Aierbe eta Tessa Andonegi aktoreek Me Too antzezlana eskainiko dute Zaraia aretoan. Euskaraz.
Hil honen 20an hasiko da Euskaraldia. Ahobizi edo belarriprest rola aukeratu eta eman izena Euskaraldia.eus webgunean. Jada izana emanda baduzue, txapa liburutegian jaso dezakezue.
Artgazki taldeko hogei argazkilarik egindako lanak. Bakoitzak launa argazki ipini ditu ikusgai, hilaren 28ra arte. Astelehenetik zapatura arte, 17:30etik 20:30era arte.