Desberdina izango da, aurten, gaztaina erre jana Elgetako herri eskolan

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko azaroaren 5a

Enrike Perez 'Txikiturri' gaztainak erretzen aurreko ikasturte batean.

Bihar, barikua, ospatuko dute. 25 kilo gaztaina erreko ditu Enrike Perez Txikiturri-k, baina familiak ezingo dira bertaratu eta eskolako talde egonkorrak mantenduko dira.

Ohiko lekuan erreko dituzte gaztainak eta Euskal Herrian, eta bereziki Deba bailaran, antzinatik udazkenero ospatzen zen jaia gogora ekarriko dute eskolan.

Guraso elkartearen laguntzaz erreko dituzte gaztainak eta 14:20ean emango diote hasiera ospakizunari. "Ikasturte berezi honetan, COVID-19 egoera dela eta, ez da posible familiak ospakizun honetara gonbidatzea", azaldu dute ikastetxetik. "Talde egonkorrak mantenduko dira eta eguraldiak lagunduko duenez kanpo espazioa erabiliko dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak