Azaroan beteko dira bederatzi hilabete Zaldibarko zabortegia amildu zela eta Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran azpian hartu zituenetik. Langileak, osasuna, erantzukizunak lelopean elkarretaratzea deitu du Zaldibar Argitu plataformak barikurako, hilak 9. Herriko plazan egin dute hitzordua, 19:00etarako.
"Joaquin eta Alberto oroituko ditugu, Joaquin zabortegitik lehenbailehen ateratzea exijituko dugu, Eitzagarrei elkartasuna adieraziko diegu, erantzukizunak argitzea eskatuko dugu eta hondakinen kudeaketa eredua aldatzea eskatuko dugu", aurreratu dute Zaldibar Argitu plataformatik. "Zatoz zu ere! Argitu dezagun iluna", amaitu dute.
Elkarretaratzearen ostean egungo egoeraren inguruko irakurketa egingo dutela adierazi dute.